Atzo, martxoaren 10ean, 13:00etan (Antartikan 09:00ak ziren) Antartikarekin zuzeneko konexioa egin genuen.
POPEYE proiektuko eta Antartikako Juan Carlos I Baseko ikertzaile arduraduna eta koordinatzailea den Beatriz Fernández-Marínekin eta beste ikertzaile euskaldun birekin egon ginen.
Azaldu ziguten bezala, Landareen Biologia da haien ezagutza eremua. Hori dela eta, Livingstoneko BAE-JCI baseko bizitza basatia eta ingurunea nolakoak diren erakutsi zituzten.
Livingston irlako Juan Carlos I Basea C.S.I.C-k kudeatzen duen base zibila da. Bertan lan egiten duten ikerketa-zentro eta unibertsitate desberdinetako ikertzaileek. Horrela, likenek eta goroldioek fotosintesia nola egiten duten aztertzen ari diren bi ikerlari euskaldunekin hitz egiteko aukera ere izan zuten gure ikasleek.