EUSKARAREN ASTEA

Ate joka dugu abenduaren 3a eta Euskararen Eguna. Horregatik, hurrengo egunetan Deriora joango gara bertan egingo diren ikuskizunetan parte hartzera. Berezia da euskara eta berezia izango da astea.

Zure ahoan lore bat

Kalien baratze bat

Hosto kolorez gorri

Egidazu kantu hau

Zu ta ni ahobero

Lur honetan luzaro

Belarrire esaiztazu

Maite zaitut barriro

Bertso-topaketa

Txorierriko gaztetxuek bertsotan igaro dute gaurko goiza Mankomunitateak, eskualdeko eskolek eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimenari esker. Gorondagako eskolatik, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak oholtza gainean egon dira bertsotan, ikasturtean zehar egindako lanak abesten. Ekitaldi polita.

Ika, ika, ika… KORRIKA!

Kultura Astearen egitarauaren barruan, Kirol Eguna modu ezinhobean ospatu dugu. Izan ere, aurten Korrikan parte hartu ahal izan dugu Udalari esker, lekukoa eramateko gonbidapena egin digutelako. Eskolako gaztetxuenek ere haien ibilbidea egin dute eskola-inguruan.

Pozik eta harro gaude, Gorondaganen ere, euskararen alde!

Kultura Astea

Udaberriko oporrak ate-joka ditugu eta, eguzki-izpien beroaren zain gauden honetan, martxoaren 18tik 22ra bitartean eskolan izango dugun Kultura Asteak gorputzak mugiarazi eta bihotzak alaituko dizkigu.


Dantza, kanta, hitzaldi, irakurraldi eta askotariko ekintzak prestatu ditugu astelehenetik ostiralera bitartean eta, ostegunean, martxoaren 21ean, KORRIKAren ibilbidea egingo dugu bai herrian baita eskolaren inguruan ere.