2021/2022 IKASTURTEKO EGUTEGIA
Hona hemen 2021/22 ikasturteko egutegia.
Egutegia deskargatzeko egin klik hemen.
AURREMATRIKULA / PREMATRICULACIÓN
URTARRILAREN 18TIK 29RA / DEL 18 DE ENERO AL 29
2021-2022 ikasturteko aurrematrikula epea zabalduko da datorren astelehenean, hilak 18. Beheko dokumentuan izango duzue beharrezko informazioa.
Ondo izan!
El próximo lunes, 18 de enero, comenzará el plazo de prematriculación del curso 2021/2022. En el siguiente documento tenéis la información necesaria.
- Aurrematrikula eskolan bertan egin nahi izan ezkero gogoratu hitzordua eskatu behar dela aurretiaz. Horrez gain, jarraian duzuen estekean agertuko zaizkizue bertan entregatu beharreko dokumentuak, zuek inprimitatu eta beteta ekartzea eskertuko genizueke.
- En caso de que necesitéis realizar la prematrícula en el centro, recordad que tenéis que pedir cita previa. Por otro lado, en el siguiente enlace encontraréis los documentos que debéis entregar en el centro.
MATRIKULAZIOA
ZATOZ GORONDAGANE ESKOLARA!
2021-2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina hastear dago. Datorren egunetan luzatuko dizuegu beharrezkoa den informazioa. Hala ere, informazio gehiago behar izan ezkero deitu gure eskolara.
URTE BERRI ON!
Igaro dugun 2020 urtea atzean utzi eta Gorondagane Eskolak 2021 urte berri zoriontsu eta osasuntsua opa dizue!
Gabonak heltzear ditugu!
Gabonak heltzear ditugu eta beraiekin gurera etorriko dira argiak, apaingarriak, gabon kantak, turroia… Era berean, kaleetan elkartasuna usain daitekeen sasoia datorkigu. Sasoi honetan behar izanean daudenak eta ohiko Gabonak disfrutatu ezin dutenak ere gogoan izaten ditugu.
Gorondagane eskola ere elkartasun giro honetan sartuta dago eta gure aletxoa jartzeko hona hemen zenbait idea bi minututan dotore-dotore eskolara jantzita etortzeko abenduaren 22an. Gure ahokua, ez duzue zertan dirua gastatu arrantzale arropa ez izatekotan, prestatu kamiseta zuria, praka bakero edo urdinak, zapatila zuriak eta irribarrea!
Se acercan las fechas navideñas y con ellas llegan a nuestro pueblo las luces, los adornos, los villancicos, el turrón… pero también llega la época en la que la solidaridad se respira por las calles. Es en estas fechas cuando más nos acordamos de los más desfavorecidos, de aquellos que no pueden disfrutar de unas navidades al uso.
Gorondagane eskola también se ve imbuido por este espíritu de solidaridad, y para aportar nuestro granito de arena os enseñamos diferentes vestimentas que pueden traer vuestros/as hijos/as el día 22 de diciembre. Nuestro consejo, en caso de no tener ropa especifica para este día, preparar una camiseta blanca, un vaquero, unas zapatillas blancas y una sonrisa, no hace falta nada mas!
Gabonak heltzear daude eta Sondikako udaletxe eta eskolatik gabonetako postala sortzera animatu nahi zaituztegu!
Eguberriak ere gainean ditugu konturatzerako, eta horregatik, Gabonetako postala sortzera animatu nahi ditugu gure eskola-umeak. Postalari ez diogu mugarik jarri, sormenari eman nahi diogulako bidea. Beraz, postala izan daiteke marrazki bat, idatzi bat, bertso bat, edo beste edozer, eta haurrek edozein teknika, kolore eta material erabili ahal izango dute sortzeko. Hori bai, formatua 16x25cm edo txikiagoa izan behar da.
Os animamos a crear una postal navideña
Ya está aquí la Navidad, por lo que queremos animar a nuestro alumnado a crear una postal navideña. No hemos puesto límites a nada, porque queremos dar paso a la creatividad. Por lo tanto, la tarjeta postal puede ser un dibujo, un escrito, un verso, o cualquier otra cosa, y los niños y niñas podrán utilizar cualquier técnica, color y material. Eso si, el formato tendrá que ser igual o menor de 16×25.
Ipuin lehiaketa
Berbalagun eta gurasolagun
Itzuli gara, euskaraz egiteko prest
Udako oporraldiaren ondoren, Txorierriko berbalagunok indarrak berritu ditugu eta gogotsu ekingo diogu datorren ikasturteari. Ziurgabetasun handiko garaia da, baina berbalagunok jarraitu nahi dugu irteerak, kafea, paseoak eta hainbat esperientzia euskaraz partekatzen. Izena emateko epea zabalik dago jadanik; zu besterik ez zara falta.
Aurreko ikasturteetan moduan, Txorierriko herri guztietan berbalagun-taldeak osatzen ahaleginduko gara, eta COVID-19ak sortutako pandemiari aurre egiteko osasun- eta segurtasun-neurriei eutsiko diegu, jakina.
ZER DA BERBALAGUNA?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
ZERTARAKO?
Euskara hobetzeko, praktikatzeko, euskaraz bizitzeko, gure hizkuntza ezagutzeko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko, euskaraz berba egiteko, beldurra galtzeko…
ZELAN?
Astean behin, ordubetez, paseoan, kafetegian, parkean..
Ekintza osagarriak: Txorierriko gainontzeko berbalagun taldeekin irteerak, afariak,ikastaroak…
….ETA GURASOLAGUNA?
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak eta zailtasunak dituzten gurasoak mintzapraktika egiteko elkartzen dituen programa da.
Astean ordubetez 5 edo 6 laguneko taldean elkartzen dira eskola ondoren.
Esanak esan, euskara-maila hobetu nahi baduzu edota euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera: Txorierriko berbalagunak eta gurasolagunak zain dituzu, berriz ere euskaraz aritzeko prest.